Komun publikoa ipini dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2020ko azaroaren 20a

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, egungo ezohiko egoera kontuan hartuta, komun publikoa ipini da Anguleri kultura etxearen ondoan. Udalak azaldutakoaren arabera, kale-garbitzaileak komuna ere garbitzen du, baina, bestalde, enpresa bat kontratatu dute asterik hirutan komuna garbitu eta desinfektatu dezan.