Bestalde, plataformak telefono mugikorrerako aplikazioa eta “kalezaindu” atala ere baditu. “Doako tresna horren bidez, udalari modu arinean eta eraginkorrean jakinarazi ahal zaio zerbait matxuratu den, kaltetu edo apurtu. Horretarako, bai ordenagailua, bai telefono mugikorra erabil daitezke, aplikazioa aurretik deskargatuta. Gainera, udal-oharrak hala nahi duten pertsona guztiengana helduko dira orain, mugikorretarako Larrabetzu Zabaltzen app-ren bidez. Erraza izango da: aplikazioa mugikorrera jaitsita, udalaren oharrak jasotzen hasiko da, hainbat gairi buruz, hala nola errepide-mozketak, autobus-zerbitzuetako aldaketak eta kultura”.