Liburuaren Egunean, eskolara irakurtzera joateko 10 bolondresen bila dago Kulturbilgunea

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 20a

Liburuaren Egunaren harira, Kulturbilguneak egitarau oparoa antolatu du. Ekitaldietako bat, eskolara joan eta gure umeei liburu baten pasarte bat irakurtzea da. Eguenean, apirilak 23, 11:40etik 12:10era joango dira eskolara.

"Norberak aukeratu dezake zein liburuko txatala irakurri eta gure esku ere utzi lezake zein liburu aukeratu", azaldu dute. Ordu erdian, liburuko pasartea irakurri eta irakurritako horretn inguruan hitz egingo dute umeekin. 10 bolondres behar dituzte. Parte hartu nahi izatekotan, kulturbilgunea@gmail.com posta elektronikora idaztea edo Kulturbilguneko edozein kideri esatea eskatu dute.