21. Besarkada Sarien izendatuen artean dago Olaia Aguayo

Mikel Reina Barros

Euskal Aktoreen Batasunak azaroaren 16an osatuko du sari banaketa, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Larrabetzuarra zinemako interpretazio onenaren saria lortzeko aukera duten emakumezko aktoreen artean dago.

21. Besarkada Sarien bidez, EABk euskal aktoreen lana aitortu eta nabarmendu nahi du, antzerki, fikzio-seriatu eta zineman egindako interpretazioak sarituz. Berritasunekin datoz gainera. Batetik, urteroko zita bihurtu da, ez bi urtetan behinekoa, eta, bestetik, kategoria bakoitzeko izendatu kopurua hirutik laura pasa da eta telebista kategoria bezela ezagutzen zena fikzio seriatua izango da hemendik aurrera. Izendatuak EABko afiliatuen artean egindako lehen bozketa baten emaitza dira. Kategoria batzuetan, gainera, lau izendapen baino gehiago daude, bozketetan izandako berdinketen ondorioz.

Zinema kategorian dago izendatua Olaia Aguayo ‘Jone, batzuetan’ filman egindako interpretazioagatik. Beste izendatuak Miren Gaztañaga, Patricia López Arnaiz eta Yune Nogueiras dira. “Bere lehen paper protagonista izanik, freskotasuna da bere interpretazioaren ezaugarri nabarmenenetako batzuk, nerabezaroaren eta helduarorako trantsizioaren kontraesanak modu sinesgarrian erakutsiz”. Horrela azaldu dute larrabetzuarraren izendapena.