Euskal Aktoreen Batasunaren Besarkada Sarietan antzerki, zinema eta fikzio seriatuen kategorietan eginiko lana aitortzen dute. Gala, Victoria Eugenia Antzokian ospatu zen atzo, azaroak 16,, eta umoreak, emozioek eta lanbideari egindako aitortzak markatu zuten ibilbidea. Sektorearentzat lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko tartea ere izan zen.
Gaueko unerik berezienetako bat Errebelazio Sarien banaketa izan zen. Talentu berria aitortzea helburu duten sari hauek Nerea Sanzek eta Omar Somaik jaso dituzte aurten. Azken bi urteotan, Nerea Sanzek ibilbide oparoa eta etengabea egin du kamera aurrean, besteak beste, Argi gorriak, Mari Sorgin Ehiztari, Zeru Ahoak, Jone, batzuetan, Odol Ilargia eta Aloka(h)iru lanetan parte hartuz. “Formatu berrietara egokitzeko eta genero ezberdinetan aritzeko duen gaitasuna nabarmendu dute, baita pertsonaia bakoitzari berezko freskotasuna eta indarra emateko duen moduak ere”.
Nagore Aranburu, Arnatz Puertas, Patricia López Arnaiz, José Ramón Soroiz, Ainara Gurrutxaga eta Kepa Errasti ere irabazleen artean aurkitzen dira. Iñake Irastorzari Ohorezko Besarkada eman zaio” interpretazioari bizitza oso bat eskaintzeagatik”.