Protagonistak

“Gai sozialekiko edo politikoekiko kontzientzia apaltzen joan den bezala, euskararenak ere beherantz egin du”

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez

Unai Rioboo Azkue soziologoak, Haizea Elizondorekin batera, Hori Baik eta Darabilgu elkarteak antolatutako gazteentzako mahai inguruan parte hartuko du, abenduaren 2an, 19:00etan, Gaztetxean. UEMAren Iñaki Arregi ikerketa beka irabazi zuen lana izango dute abiapuntu. Bertan, Larrabetzuko gazteen euskararen kaleko erabilera aztertu du, beherakada nabarmena izan baitu azken 10 urteetan. Abenduko aldizkarian, elkarrizketa guztia irakurgai.