Eguraldi bikaina lagun, jendetza elkartu da Txakolin Egunean

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez 2026ko ekainaren 8a

36 postuk eta lau upategik parte hartu zuten domekan, ekainak 7, Lezamako 23. Txakolin Egunean, Eguraldi eguzkitsuarekin, jendetza elkartu zen herrigunean. Ekidazu abesbatza da bere 25. urteurrenean 2026ko Lezamako Txakolinaren Enbaxadorea.

“Aitortza honen bidez, Lezamako Udalak balioa eman nahi dio mende laurdenean udalerriko kultura bizitza aberasten lagundu duen eta musika koralaren bidez Lezamaren izena herritik kanpo zein barruan zabaltzen lagundu duen taldearen ibilbideari”, azaldu dute udaletik.