Loiuko San Pedro eta Santa Luzia jaiak: alkarteak, jaietako bizkarrezurra

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 24a, 11:43

Nobedade moduan, jaiak Herriko plazan zentralizauko dira aurten eta bertan karpa bat eta txosnak ipiniko dira. Zapatu gauean doako garraioa egongo da, Txorierrirako zein Bilborako. Ekainaren 26tik 30era bitartean, San Pedro eta Santa Luzia jaiak ospatuko dabez Loiun. Ohikoa dan moduan, herritar guztiei zuzendutako egitarau oparoa antolatu da Udaletik. Halan, bost egunean zehar, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak egongo dira bertan: kirola, dantzen agerraldia, antzerkia, erromeria, gastronomia txapelketak, umeentzako ekintzak, kontzertuak, herri kirolak... “Herritarrek jaiez gozatea eta jaiez harro egotea dogu helburu nagusitzat”, esan deusku Jon Andoni Begoña Loiuko alkateak. “Era berean, jai interesgarriak prestau gura izan doguz, Txorierriko eta Bilbo Handiko lagunak be Loiura hurreratu daitezan. Jarduerok erakarrita, jenteak gure herrira etorteak eragin zuzena eta positiboa eukiko dau ostalaritzan eta merkataritzan”. Loiuko jaiek hiru nobedade garrantzitsu ekarriko deuskuez aurten. Lehenengo eta behin, herritar askoren aspaldiko eskarea beteko da eta Udaletxeko plazan karpa bat ipiniko da lehenengoz. Gainera, jaiak plazan zentralizauko dira eta, karpa horretan alkarteek euren txosna jarriko dabe. Bestalde, aurreko urteetan doako garraioa egon da zapatu gauean, Loiu eta Txorierriren arteko joan-etorriak egiteko. “Zerbitzu horrezaz gainera, kontzertuak amaitu eta Bilbora itzultzeko doako garraioa be egongo da aurten. Izan be, jakin badakigu garraio publikoa ezinbestekoa dala jaiak behar diran moduan garatu daitezan”. Su Ta Gar eta Vendetta taldeak eszenatokira igongo dira zapatu gauean. “Adin-tarte guztientzako jarduerak antolatzeko helburuagaz jarraitzen dogu, baina batez be gazteentzat. Horreei entzun eta gure esku egon dan guztia egin dogu euren gustuko taldeak ekarteko”. Kontzertuen maila handia eta zapatu gauean doako garraioa egotea dira. hain zuzen be, Loiuko jaietako erakarguneetariko bat, Begoñaren ustez. Bestea Paella Txapelketea da. “Loiuko, Txorierriko eta Bilbo Handiko beste udalerri batzuetako herritarrak txapelketan parte hartzera hurbiltzen dira eta jai-egun ederra pasetako aukerea izaten dogu”. Paella Txapelketea zapatuan izango da eta ha egiten dan zelaiak be egokiro atonduko dira. Harmonian eta alaitasunez Loiun ez dago jai-batzorderik eta jai-egitaraua Udalak berak prestaten dau. Halanda be, Udaletik herriko taldeek eta alkarteek egiten daben beharra azpimarrau gura izan dabe. “Jaietako bizkarrezurra dira eta jarduerak dinamizatu egiten dabez”. Loiuko Bakarrak gazte alkarteak, esate baterako, gazteentzako herri bazkaria antolatu dau barikurako, txupinazoa bota baino lehen. Bazkariak 10 euro balio dau eta izena emotea bide honeetariko baten bidez egin behar da: 695 78 61 16 telefono zenbakira deituta, edo loiukobakarrak@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzita. Beste ekintza batzuk be antolatu dabez, halan nola hawai party-a, txitxi-burruntzia eta Mus Txapelketea. IRTXAN taldeak Pala Txapelketea prestau dau bariku eta domekarako, eta astelehenean herrian igaz gertatutako jazoerarik aitagarrienak batu dituan pelikulea emongo da. Pelikulea Loiu Laztana alkarteak egin dau. Li Karate Loiu taldeak eta Doyan Yeol taekwondo klubak erakustaldia eskiniko dabe astelehenean be bai. Azkenik, Gure Etxea nagusien alkarteak kontzertu txiki bat eta bazkaria antolatu ditu martitzenerako, eta egun horretan be, arratsaldean, idi-probak egongo dira Larrakoetxe herri kirol alkartearen eskutik. Idiak J. Arteagoitiak, Cotarelok eta De la Concepción anaiek eroango dabez. “Bai gure herritarroi, bai txorierritarroi Loiuko jaietan parte hartzeko gonbitea egiten deutsuegu, harmonian eta alaitasunez. Hainbat gauza izango doguz, sukaldaritza txapelketak, maila handiko kontzertuak, txikientzako jarduerak, adinekoentzako dantzarako musikea... Bost egun iraungo daben jai ederrak, azken baten. Besoak zabalik hartuko zaituegu”. Jai-egitaraua Ekainak 26, barikua. Txupinazo Eguna 15:00: Gazte bazkari herrikoia, Herriko plazan. Loiuko Bakarrak gazte alkarteak antolatua. 18:00: Pala finalaurrekoa, frontoian. IRTXAN taldeak antolatua. 19:00: Pala II. finalaurrekoa, frontoian. IRTXAN taldeak antolatua. 20:00: Pregoia irakurtzea, Danontzat alkartearen eskutik. Ostean, V. Kartel Lehiaketearen saria emotea. 20:15: Goialde dantza taldearen emonaldia. 21:30: Kale antzerkia, Deabru Beltzak taldearen eskutik. 22:30: Erromeria, Egan taldeagaz. 23:00: Hawai party, Loiuko Bakarrak gazte alkarteak antolatua. 02:30: Dj. Ekainak 27, zapatua. Paella Eguna Goizean zehar umeentzako puzgarriak egongo dira. 10:00: XI. Paella Txapelketea. 11:00: Haurren marrazki Lehieketea, kirol pistan. 11:30: “Txorierri games” Gazteen pintxo Lehiaketea. Txorierriko Mankomunitateak antolatua. 12:00: Haurren herri jolasak eta Moltos motorren VI. Txapelketea, kirol pistan. 14:00: Paellak aurkeztea. 14:00: “Txorierri Games” Lehiaketearen sariak banatzea. 16:30: Apar jaia. 18:00: XI. Paella Txapelketearen sariak banatzea. 18:30: II. Mus Txapelketea, Herriko plazan. Loiuko Bakarrak gazte alkarteak antolatua. 18:30: Kontzertua: Five Direction. Paellen zelaian. 23:00: Kontzertuak: Su Ta Gar + Vendetta. 03:00: Dj Ibai Sanchez. Ekainak 28, domeka. Herri Kirol Eguna 11:00: Kalejirea. 11:00: Txitxi-burruntzia, Loiuko Bakarrak gazte alkarteak antolatuta. 12:00: Mezea. 12:30: EASO abesbatzearen emonaldia. 13:00: Pelota partidak. 15:00: Herri bazkaria (bakotxak bere janaria eroan beharko dau). 16:30: V. Padel Txapelketearen finala. 17:00: Pala Txapelketearen 3. eta 4. postuak. IRTXAN taldeak antolatua. 18:00: Pala Txapelketearen finala. IRTXAN taldeak antolatua. 18:30: Tor magoa. 20:00: Korrontzi folk taldea. Ekainak 29, astelehena. San Pedro 12:00: Mezea. 12:30: Organu kontzertua, eleizan. 18:00: Lo más destacado del año pasado Loiuren gaineko pelikulea. Loiu Laztana alkartearen eskutik. 18:45: Li Karate Loiu taldearen erakustaldia, Herriko plazan. 19:00: Tortilla Lehiaketea, Udaletxe inguruko landetan. 19:30: Doyan Yeol taekwondo klubaren erakustaldia. 20:00: Dj Xaibor. 21:00: Tortillak aurkeztea, Udaletxeko eskaileretan. 21:30: Tortilla Txapelketearen sariak banatzea. Ekainak 30, martitzena. Santa Luzia 11:00: Kalejirea. 12:00: Mezea. 12:30: Kontzertua eleizan: organua eta klarinetea. 13:00: Aurreskua. 13:00: Kontzertu laburra, Iñaki Besaberen eskutik. Gure Etxea nagusien alkarteak antolatua. 14:30: Nagusien bazkaria, Gure Etxea nagusien alkarteak antolatua. Ostean, bilbainadak, Iñaki Besaberen eskutik. 16:30: IV. Dantza Lehiaketea. 17:00: Haur parkea. 19:00: Idi-probak, Larrakoetxe herri kirol taldeak antolatua. 20:00: Erromeria, Lotxo taldeagaz. 21:00: Txokolatadea. 22:00: Pantxikori agur esatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).