Langile bat hil da Loiun, lan-istripu batean

a: Google Maps 2019ko mai. 23a, 08:49

Lan-istripua Aceros Olarra enpresan gertatu zen atzo arratsaldean. Antza, langilea garabi bat eta adreilu-palet batekin zebilen lanean eta harrapatuta gelditu zen. Hildakoak 46 urte zituen, Bilbokoa zen eta azpikontrata batean egiten zuen lan.

Lankidearen heriotza salatzeko, Olarrako enpresa-batzordeak 24 orduko lan-uztera deitu du, eta gaur, 10:00etan, elkarretaratzea egingo dute enpresako atean.