Iberiak egin dien azken proposamena dabiltza aztertzen langileak. UGT sindikatuak esan du langileek “etengabeko behin-behinekotasuna” bertan behera uzten duen enplegu-plan berri bat behar dutela. “Horri esker, lanaldi partzialeko kontratuak lanaldi osokoak bilakatuko dira”.
Azken bileran, UGTk eskaera bi egin zizkion enpresari, lan-uzteak bertan behera uzteko: batetik, gutxienez ordu biko jardunaldia eskaintzea behin-behineko langileei. Izan ere, batzuek ordu bat baino ez dute egunero lan egiten. Eta bestetik, legezko atsedenaldiak dituzten txandak ezartzea. Gainera, sindikatuek atsedenaldiak murrizteko aukera eman nahi die langileei. Hala ere, UGTren arabera, “enpresak ez ditu tamalez oinarrizko eskaera horiek aintzat hartu, ez ditu ezta aztertu ere egin. Horrek argi et garbi esan nahi du Iberiak ez duela gatazka konpontzeko inolako asmorik”.
Greban dauden langileek maletak fakturatzen eta kargatzen dituzte Iberiako hegaldietan ez ezik beste batzuetan ere: Vueling, British Airways, Lufthansa eta Turkish Airways. Loiuko lagunak ez dira greban dauden bakarrak: Josep Tarradellas - El Prat (Bartzelona), Barajas (Madril) edo Malagako aireportuko langileak ere badaude greban.