Larrondon piztu den sutea kontrolpean dute suhiltzaileek

a: Bizkaiko suhiltzaileak 2022ko urr. 28a, 10:42

Suhiltzaileek adierazi duten moduan, sutea piztu da gaur goizean Larrondon, Loiun, aireportuaren alboan. Bizkaiko suhiltzaileak hara joan dira eta sutea kontrolatzea lortu dute. Sutea Txorierriko igarobidean alboan piztu da eta horregatik, zonalde horretatik Ertzaintzak kontuz gidatzeko gomendioa eman du. Suhiltzaileek ez dakite zelan piztu den sutea, baina atzo, tenperatura handiak direla eta, Eusko Jaurlaritzak sute-arrisku handia zela adierazi zuen.