Inoizko daturik onenak izan ditu Loiuko aireportuak

Aikor aldizkaria 2023ko uztailaren 13a

Aenak jakinarazi duenez, Loiuko aireportuak inoizko daturik onenak izan ditu ekainean. Horrela, joan den hilabetean, aireportua 604.247 bidaiarik erabili zuten, iazko ekainean baino % 13 bidaiari gehiagok. Bestalde, 4.762 lurreratze eta aireratze egin ziren, 2022ko ekainean baino % 5,5 gehiago. Bidaiarien jatorriari dagokionez, Estatuko bidaiarien kopurua % 6,5 hazi da aurreko urtearen aldean, guztira 357.235 pertsona; eta nazioarteko bidaiaren kopurua, % 23,8; guztira 245.939.