Xabier Zubiaur Agirre, Sondikako EAJko alkategaia: “Sondikako herritarrek lehentasuna izaten jarraituko dute”

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 5a, 14:23
Zeintzuk dira zure herriak dituen beharrizanak? Sondikak beharrezkoa du, herri mo­duan, egungo garapen ekonomiko, kultural eta sozialean sendotu eta aurreratzea, non pertsonek lehentasuna izaten jarraitu behar duten. Eta zure alderdiak datozen lau urteei begira aurrera eramango dituen ildo nagusiak, zeintzuk dira? Bost jarduera edo ildo nagusi nabarmenduko nituzke. Politika kultural desberdina ezartzea, non euskararen agerpena aktiboagoa den; herritarren parte-hartzea indartzea Udal ireki batean; udalerriko garapen ekonomikoa piztea; guztion ongizatea ziurtatzen duen gizarte-politika sustatzea, eta herrigintza eta ingurunearen garapen iraunkorra bermatzea. Ildo nagusi horien haritik, herrian, zein proiektu egiteko asmoa duzue? Euskara da gure nortasun ezaugarririk handiena. Beraz, Sondikako egunerokotasunean presente egotea lortu behar dugu; kulturan, kirolean, erosketetan, txikiteoan... azken finean gure bizitzaren osotasunean. Kandidaturak bultzatutako prozesu parte-hartzaile bat hasi dugu, jada martxan dago. Oinarritzat, elkarri entzutea eta elkarrekiko konfiantza bermatzen duen herritarrekin harreman eredua du. Gure helburua hurrengo urteetan zehar hau mantentzea da herriko bizitza politikoan parte izanik era jarraitu eta na­tural batean. Hasitako bide honetan, gazteriak protagonismo berezia izango du. Herrian garapen ekonomiko handiago bat lortzeko, Sangroizeko enpresa parkearen handitzea bultzatuko dugu. Ja­da enpresa berrien etorrera eta lana sortzeko aukera gehiagorako oinarriak finkatuta daude. Gainera, Sondikan Ber­ton elkartearekin lanean jarraituko dugu herriko komertzioa bultzatzeko. Gizarte politikan, pertsonak dira gure lehentasuna. Ho­ri da EAJ-PNV-ren estiloa. Ildo ho­netan, asko eta ondo egin da, baina ez gara hor geratuko; oraindik gehiago eta hobeto lagundu nahi dugu. Hiria Antola­tzeko Plan Orokorra (HAPO) abian jartzeak Sondika era jasangarri batean haztea eta bere nortasuna mantentzea bermatuko du. Nolako lantaldea izango da zurea? Zer esan ahal diguzu hori osatuko duten kideei buruz? Talde hezi eta orekatu bat sortu dugu. Adin desberdinetako emakume eta gizonak gara, elkarteetan agerpen aktiboa dugu eta arlo profesional guztietatik ga­toz. Udalerri barruan eremu geografiko desberdinetatik etorriak gara eta, garrantzitsuena, kalean bizitza egiten dugunak eta Sondikako herritarrekin harremanetan gaudenak. Karguaz jabetu, eta zer da egingo duzun lehenengo gauza? Atea zabaldu, zentzu guztietan. Hurbiletik Xabier Zubiaur Agirre Son­dikan jaio zen 1973an. Ezkondua da eta bi alaben aita da. Ingeniari industriala da lanbidez eta telekomunikazio enpresa batean lan egiten du gaur egun. “Sondika nire etxea delako, eta izan delako, eta politikan sinesten dudalako hartu dut alkategai izateko konpromisoa. Nire inguruko pertsonen on­gizatea lortzearen alde egingo dut buru-belarri”, esan du. Honetaz gain, herritarren bizitza kalitateari eusteko eta hobetzeko aldarria egin du “irmotasun osoz hiritarrei eskaintzen zaizkien udal zerbitzuen aldeko apustua eginez”, azpimarratu du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).