Gero Arte! kanpaina gaur ailegatuko da Sondikara

Aikor aldizkaria 2017ko irailaren 7a

Hura Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak sustatutako kanpaina da eta birziklapena bultzatzea du helburu. 

Sondikan, Mikel Zarate plazan, informazio-karpa bat ipiniko da 16:00etatik 20:00etara, eta ume eta nagusiei zuzendutako lantegiak, ginkanak eta jolasak egingo dira, birziklapen eta ingurumenari buruz. Txartelak ere banatuko dira parte-hartzaileen artean, horiek foodtruck batean egongo diren pintxoengatik truka ditzaten.