“San Joan 2020” Leiho Eta Balkoi Apainduen Lehiaketa

“San Joan 2020” Leiho Eta Balkoi Apainduen Lehiaketa 2020ko eka. 11a, 11:33

Lehiaketan Sondikan erroldatuta dagoen edonork har dezake parte, eta izen-ematea ekainaren 15era arte egin daiteke. Orotara 1.500 euro banatuko dira saritan: zehatz-mehatz, diru-bonuak emango dira saritzat eta dirua Sondikako saltokietan gastatu beharko da.

Izena emateko, www.sondikagara.eus webgunean dagoen orria bete beharko da, eta ondoren, helbide elektroniko honetara bidali: kteknikari@sondika.org. Kategoria bi egongo dira: familia bakarreko etxebizitzak eta etxebizitza atxikiak, eta etxebizitza-blokeak. Kategoria bakoitzeko bost sari emango dira: lehen saria 250 eurokoa izango da; bigarrena, 200 eurokoa; hirugarrena, 150 eurokoa; laugarrena, 100 eurokoa; eta bosgarrena, 50 eurokoa.

Epaimahaiaren erabakia udalaren webgunean jakinaraziko da(www.sondikagara.eus eta www.sondika.eus) eta saridunekin telefonoz ipiniko dira harremanetan, saria emateko hitzordua jartzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).