Nexis, etxeko telekomunikazio-enpresa

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 12:38

Telekomunikazio-enpresa da Nexis, Txorierrikoa, eta edozein operadore moduan, denetariko zerbitzuak eskaintzen ditu: telefonia finkoa eta mugikorra, Internet eta telebista. Are gehiago: bezeroen beharrizanetara egokitzen dira eta zerbitzuak banan-banan eskaintzen dituzte, erabiltzaileek bakarrik benetan behar dutenagatik ordain dezaten. Gainera, beste batzuk ailegatu ezin diren lekuetara heltzen dira, zuntz optikoa ez ezik irrati-loturako sistema ere erabiltzen dutelako telefonia- eta Internet-konexioetarako.

Eskarmentu handiko enpresa da Nexis, izan ere, 2002. urtean eratu zen Sondikan. Informatika-konponbideak eskaintzen zizkieten enpresei, baina laster konturatu ziren enpresa horiek telefonia eta Internet arloetan zituzten beharrizanez, eta euren teknologia hobetu zuten, zerbitzua edozein txokotan eman ahal izateko. Horrela, goi-mailako irrati-loturako sistemari esker, telefonia eta Internet landa-eremuko ia gune guztietara eramateko gauza dira.

Zerbitzua ematen dute landa-eremuetan, inguru sakabanatuetan eta herrietan zein hirietan. Gainera, zuntz optikoa dute Txorierri osoan. “Telekomunikazio-operadore bat gara eta edozein operadorek dituen lizentzia berberak ditugu. Hortaz, zerbitzu berberak eskaintzen ditugu: telefonia finkoa zein mugikorra, Internet eta telebista, 4G eta 5G teknologia erabilita”. Kalitateko zerbitzua ematen diete enpresei zein partikularrei, berme guztiak dituena. Bestalde, ohiko operadoreetatik bereizten dira, alde batetik, eskaintza pertsonalizatuengatik, eta bestetik, tratu hurbilagatik.

Zerbitzua ematen dute landa-eremuetan, inguru sakabanatuetan eta herrietan zein hirietan

“Guk zerbitzuak banan-banan eskaintzen ditugu, eta bezeroek bakarrik behar dutena kontratatzen dute, baita bakarrik benetan erabiliko dituzten gigak edo megak ere. Halaber, ez dute inoiz sorpresarik izango fakturetan, beti ordainduko dutelako prezio bera: hasieran zein kontratua egin eta handik sei hilabetera. Nolanahi ere, jakina!, packak ere baditugu horrela nahiago duten bezeroentzat”. Zintzotasuna eta hurbiltasuna dira Nexis telekomunikazio-enpresaren identitate-zeinuak. “Bezeroen izenak dakizkigu, eta gurera deitzen dutenean, pertsona berberekin hitz egiten dute beti. Hortaz, enpresako langile guzti-guztiek dakite bezeroek zer nahi duten. Ahalegin handia egiten dugu ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua emateko, eta matxurarik badago, hura ahalik eta azkarren konpontzen dugu. Batzuetan gerta daiteke matxura egun berean konpondu ezin izatea, baina bezeroei beti esaten diegu egia, eta hurrengo egunean konponduko dugula agintzen badiegu, hurrengo egunean konponduko dugu”.

Zintzotasuna eta hurbiltasuna dira Nexis telekomunikazio-enpresaren identitate-zeinuak

Konfiantza

Hurbiltasunak lantaldean du isla, Nexiseko zazpi langileak txorierritarrak direlako. “Txorierritarron gaitasunetan dugu konfiantza”.  Eta Nexisen ere konfiantza handia dute era askotariko partikularrek eta enpresek, Txorierrikoek nahiz Bizkai osokoek eta inguruko probintzietakoek, hala nola Burgosekoek, Kantabriakoek eta Asturiasekoek. “Gakoak dira bezeroei modu hurbilean hitz egitea eta zintzoak izatea. Horri lotuta, zerbitzu pertsonalizatua ematen dugu, bezeroen beharrizanak ezagutzeko eta euren benetako nahietara egokitzeko. Bakarrik benetan behar dutena saldu nahiago dugu, eta pozik egon daitezela”.  Azkenik, etengabeko ikastea eta ikerketa ere ikur dituzte.

Nexis, beraz, etxeko telekomunikazio-enpresa da, hurbila eta konfiantzazkoa. Bezeroen beharrizanak kontuan hartuta, zerbitzurik onena emango die beti, sorpresarik gabe eta berme guztiak eskaintzen dituela, landa-guneko biztanleak zein herrietakoak konektatuta egon daitezen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).