Aiala Uriartek (Lezamako Pilota kluba) 22 eta 10 irabazi zion Amaia Zarrabeitiari (Gernikako Arkupe pilota taldea). Markagailuari erreparatuz gero, partidak desorekatuta eman zezakeen, baina pilotariek lehia bizia eskaini zuten.
Beste alde batetik, Adrian Uriartek ere lortu zuen garaipena. Sondikoztarrak (Lezamako Pilota kluba) estu eta larri, 22 eta 21, irabazi zion Bingen Beitiari (Zeanuriko Joko Alai taldea). Partida polita izan zen, oso orekatuta. Partida irabazita zegoela ematen zuen Adrianek 21 eta 18koa markagailuan jarri zuenean, baina Beitiak borrokatzen jarraitu zuen azken mementora arte. Ahalegina, ordea, ez zen nahikoa izan eta azkenean, Lezamako klubaren pilotariak Bizkaiko txapela jantzi zuen.