Izpilen: produktu naturalak Sondikan

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 11:03

Hainbat produktu eskaintzen dituzte Izpilen parafarmazian, Sondikan, umeentzat zein nagusientzat: besteak beste, kosmetika eta elikadura ekologikoa. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere jartzen dituzte bezeroen eskura: elikadura-kontsulta, masajeak... Eta arrakastatsuena: produktu naturalekin egindako tratamenduak.