Istripu-simulakroan parte hartu dute, alde batetik, Aenako lantaldeek, hala nola kontrol-dorreak, Salbamendu eta Suhiltzaile Zerbitzuak eta Ingeniaritza eta Mantentzeak; eta bestetik, kanpoko lantaldeak, esaterako, Osakidetzak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak, suhiltzaileek, DYAk eta Gurutze Gorriak. Larrialdi-taldeek egoera honi egin behar izan diote aurre: pilotu batek abionetaren kontrola galdu du eta aireportuko pistatako batean lurreratzen saiatu da; lurra hartu ondoren ezegonkortu da eta talka egin du merkantzia arriskutsua garraiatzen duen ibilgailu baten kontra; ondorioz, suak hartu du abionetako motorra eta, gainera, atera da erregaia eta ibilgailuak garraiatzen duen zama likidoaren zati bat; zortzi zauritu daude eta haietako lau larri daude. Gertatutakoa ezagutu bezain laster, kontrol-dorreak alarma piztu du eta larrialdi-eragile guztiak lekura azaldu dira, elkarrekin koordinatuta, bakoitzak bere lana egitera.