Sondika pintxotan ibiliko da berriro ere

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 24a, 15:25

“Sondika pintxotan” lehiaketa berriro antolatu dute datozen hilabeteetarako. Zehatz-mehatz, laugarren aldiz antolatu da eta, ohikoa denez, hiru hitzordu ipini dituzte: otsailaren 18an, haragi-pintxoak dastatuko dira; martxoaren 18an, arrain-pintxoak; eta apirilaren 15ean, modalitate askearen pintxoak. Herriko ostalariek euren mokadurik onenak aurkeztuko dituzte berriz ere, eta musika egongo da. Bestalde, bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozketatuko dira botoa ematen duten herritarren artean.