Garbigune mugikorra Sondikan

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 27a, 11:28

Garbigunea otsailaren 9ra arte egongo da Txorierri etorbidean, 22. eta 24. zenbakien artean hain zuzen ere. Bertan utzi ahal dira etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa, sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, erradiografiak eta Cdak, DVDak eta kaseteak. Garbigune mugikorraren helburua da Bizkaiko herritarrek errazago eta hurbilago birziklatu dezaten.