Kolorez, musikaz eta alaitasunez betetako asteburua izan dute sondikoztarrek. Izan ere, Sondikako Inauteriak elkarteak antolatuta, Inauterietako ekintza-sorta zabalaz gozatu dute barikuan eta zapatuan. Gainera, eta euria egonda ere, ohiko desfilea disfrutatu zuten zapatuan. Herri-bazkaria, ikuskizunak eta kontzertuak ere izan zituzten. Beste behin, Sondikako Inauteriak oso arrakastatsuak izan dira, eta ehundaka lagunak batu dira bertan, Inauteriak Sondikako zein Txorierriko egutegiko hitzordu giltzarria dela berretsiz.