Sondikako udal gobernuak aurrekontuen aurkezpena egingo du

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 14a

Naia Landa alkateak eta Alaitz Zabala ogasun arloko zinegotzi arduradunak 2026ko udal aurrekontuen inguruko azalpenak emango dituzte. Horretarako, bilera irekia egingo dute eguenean, urtarrilak 15, 19:30ean, Kultur Etxean. 

Bertan, sondikoztarrek aurrekontuen inguruan argitu nahiko lituzkeen gaiak azalduko dituzte. “Aurrekontuak dira udalaren oinarria eta herria aurrera eramateko ezinbesteko erreminta. Horregatik nahi dugu sondikoztarrek gauzak argi izan ditzaten eta dituzten galderak erantzuteko espazioa sortu”, esan du alkateak

Erlazionatuak