Protagonistak

Dantzariak baino gehiago

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez

Sondikako Gorantzaileak dantza taldeak 60 urte betetzen ditu. Urte osoan zehar hainbat ekimen antolatu badituzte ere, urriaren 2tik 4ra ospakizun nagusiak elkartuko dituzte. 60 urte dira herritik eta herriarentzat lanean, elkarlanean, hori baita taldearen ezaugarri nagusienetako bat. Urriko aldizkarian erreportaia irakurgai.