Protagonistak

Errepidean, geldikaitzak

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez

‘Lehendabiziko ordua’. Horrela deitzen da Oier Bravo Alonsoren lehen audio fikzio podkasta. EITB eta Tabakalerak sustatzen duten Audiogile Berriak deialdiko proiektu irabazlea izan zen sondikoztarrarena eta dagoeneko plataformetan jarri dute entzungai. Txorierrin kokatu du istorioa, eta ondorioz, txorierritarrak identifikatuta sentitzea nahiko luke. Abenduko aldizkarian, erreportaia irakurgai.