Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Telekomunikazioen Merkatuko Komisioak baimena eman dio Ekoplc enpresari, Internetera sartzeko zerbitzuak sare elektronikoaren bidez eman ditzan. Ekoplc halako zerbitzuak eman ditzakeen lehenengo enpresa izango da eta, horretarako, PLC-in-building sistema erabiliko du.
Edozein Internet, ADSL edota banda zabal-konexioa oinarritzat hartuta, konpainiak eraikinen barneko sare elektronikoaren bidez diseinatu eta garatu egiten ditu bere datu, ahotsa eta bideo-konponbideak. Hori Eko Suite plataforma teknologikoari esker egiten du. Plataforma horrek software, hardware eta zerbitzu-osagaiak uztartzen ditu, PLC-in-building proiektu integrala emateko.