Domeinuen izenek alfabeto txinatarra eta arabiarra onartuko dituzte

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 9a, 13:50

ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak domeinuen izenak hizkuntza eta alfabeto berrietara zabalduko ditu. Horrela, IDN (Internationalized Domain Names) proiektuak gaur egungo Domeinuen Izenen Sistema (DNS) modernizatuko du, horrek hizkuntza eta alfabeto berriak onar ditzan. Alfabeto horien artean, txinatarra eta arabiarra egongo dira, izan ere, gaur egun ezin dira ASCII karaktere-jokoarekin sortu. Beste alde batetik, ICANN erakundea lehenengo mailako .asia domeinu berria prestatzen dabil.