Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) datuen arabera, Interneten erabiltzaile-kopuruak gora egin dau Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2006. urteko azken hiru hilabetean. Horrela, 14 urtetik gorako 766.400 lagunek Internet erabili dabe hiru lurraldeotan; EAEko biztanleen %41,6k hain zuzen be. Portzentaje hori 2005. urtekoa baino %10,9 haundiagoa da.
Beste alde batetik, Interneten nabigatzeko euskera erabiltzen dabenen kopuruak be gora egin dau, eta iazko azken hiruhilekoan 168.600 lagun (%22) ibili dira sarean euskeraz. Halan be, EAEko internautek gaztelera eta ingelesa nahiago dabez, sarean mugitzeko.