Zer da RSSa?

Aikor aldizkaria 2007ko api. 10a, 18:41

RSSa XML metalengoaiaren aplikazioak sortutako azpilengoaia da, eta web gunetan eta weblogetan dauden albisteak eta informazioa zabaltzeko diseinatuta dago. RSS artxiboei RSS feed-ak edo RSS kanalak esaten zaie, eta jatorrizko web gunean argitaratu denaren laburpena dute. Item batek edo gehiagok osatzen dute, eta item bakoitzak hurrengo atalak ditu: titulua, testuaren laburpena eta testu osoa dagoen web gunerako lotura. Horrezaz gainera, egilearen izena eta edukia argitaratu den ordua eta eguna ere izan ditzake. Beraz, itemen bidez sailka daiteke edozein informazioa –foroen mezuak edo prentsako albisteak, esate baterako- RSSak erabilita jakinarazi ahal da. Horrela, web gune baten RSS artxiboa irakurri ondoren, gune hori eguneratu den jakin daiteke, web orrira joan barik. Halaber, RSS artxiboak testu osoa dagoen web orrirako lotura espezifikoa du. RSS kanalak irakurtzeko, “agregatzaile” izeneko programa erabiltzea ezinbestekoa da. Programa horrek beste izen batzuk ere baditu: feeden edota kanalen irakurgailuak eta albisteen agregatzaileak, beste batzuen artean. RSSak web orri bateko albisteak eta informazioa zabaltzeko erabiltzen dira, eta hoeiei esker, web orri bateko titularrak beste web orri baten jar daitezke. Horretarako, ikono laranja sakatu baino ez da egin behar.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).