Gaztezulo aldizkaria apirilean berritu, eta maiatzean webgunea martxan jarri dute www.gaztezulo.com helbidean. Erabiltzaileek bertan parte hartzea webgunearen helbururik nagusiena da, eta, horretarako, beste gazteekin hitz egiteko, unibertsitateko apunteak trukatzeko eta hitzordua egiteko aukera, besteak beste, ematen dute. Horrezaz gainera, Gaztezulo aldizkarian zazpi urtean argitaratutako artikulu guztiak topa daitezke webgunean, eta hainbat atal ere zabaldu dituzte: sexua, musika, zinema, parrandan ibiltzeko proposamenak, salerosketak, pisu bila dabiltzanei zuzendutako zerbitzua eta abar.