Hostalia Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzaile ofiziala da

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 15a, 10:30

ICANNk –domeinu izenak arautzen dituen nazioarteko erakundea- domeinu-erregistratzaile ofiziala izendatu du Bilboko Hostalia enpresa (www.hostalia.com). Akreditazio hori betebehar tekniko eta finantzario zorrotzak bete dituzten enpresei ematen diete, eta gaur egun oso gutxik lortu dute mundu mailan; Espainian, adibidez, sei enpresak besterik ez. Hostaliak Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzaile ofiziala izatea lortu du, eta hemendik aurrera azken erregistratzailea ere izango da. Hori dela-eta, askoz zerbitzu hobeagoa eskainiko die bezeroei, eta bitartekari barik. Beste alde batetik, Hostalia EurID eta Red.es entitateen -.eu domeinuak eta .es domeinuak kudeatzen dituztenak, hurrenez hurren- erregistratzaile ofiziala da. Era berean, 60.000 domeinu baino gehiago kudeaten ditu, eta 20.000 bezero baino gehiago ditu.