Orri baten tamainako eskuko ordenagailua

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 4a, 16:18

LG Electronics enpresak eskuko ordenagailu-eredu berria atera du: C1. Horrek kilo bat pisatzen du, orri baten tamainakoa da eta 23 mm-ko lodiera du. Ordenagailua TX ereduaren eboluzioa da eta hainbat hobekuntza dakar diseinu eta arlo teknikoaren aldetik. Horrela, hurrengo osagarri hauek ditu: Intel Core Duo 1,2 GHz-ra prozesadorea, Nvidia GeForce Go 7300 txartela, 2048 MBko RAM memoria, 80 GBko disko gogorra, DVD grabatzailea, 10,6 hazbeteko pantaila, hiru USB sarrerako ataka eta datu-transferentzia Bluetooth-en bidez eta formatu anitzeko txartelen irakurgailua, besteak beste. Eskuko ordenadoreak 1.999 eurotik aurrera dago salgai eta Microsoft Windows Vista Home Premium sistema eragilez hornitu dute.