Zorionak ziberespazioko irribarreari!

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 2a, 14:14

‘Smiley’k, hau da, ziberespazioko lehenengo ‘emotikonoak’ ‘:-)’ 25 urte bete ditu. Ikono sinplea da: puntu bi, gidoi ertaina eta parentesi bat, baina idatziz komunikatzeak dakartzan mugak gainditu, eta hitzik gabeko komunikazioa iraultzatu du ziberespazioan. Scott E. Fahlman Pittsburgheko Carnegie Mellon Unibertsitateko irakasleak ‘Smiley’ asmatu zuen 34 urte zituela. Garai hartan jende gutxik erabiltzen zuen ordenadorea, eta are gutxiago korreo elektronikoa, baina Carnegie Mellon Unibertsitatean, ordez, nagusi ziren berriztapena eta elkarrizketa elektronikoak. Baten batek mezu bat agindu zuen Unibertsitateko buletin elektronikora, igogailu bat kutsatu zela esanez. Txantxa horrek sarean humoreak izan behar zuen mugaren gaineko eztabaida zabaldu zuen, eta Fahlmani ideia bat otu zitzaion mezu dibertigarriak azaltzeko: ‘:-)’ ikonoa. Bere proposamena 1982. urteko irailaren 19an eskegi zuten Unibertsitateko buletin elektronikora. Bertatik beste unibertsitatetara, herrietara, foroetara, mundura… zabaldu zen.