LG Electronics enpresak eskuko ordenagailu-eredu berria atera du: C1 delakoa. Kilo bat pisatzen du, orri baten tamainakoa da eta 23 mm-ko lodiera du. Ordenagailua TX ereduaren eboluzioa da eta hainbat hobekuntza dakar diseinu eta teknika aldetik. Besteak beste, osagarri hauek ditu: Intel Core Duo 1,2 GHz-ra prozesadorea, Nvidia Ge-Force Go 7300 txartela, 2048 MBko RAM memoria, 80 GBko disko go-gorra, DVD grabatzailea, 10,6 hazbeteko pantaila, hiru USB sarrerako ataka eta datu transferentzia Blue-tooth bidez eta formatu anitzeko txartelen irakurgailua. Eskuko ordenagailuak 1.999 eurotik aurrera da-go salgai eta Microsoft Win-dows Vista Home Pre-mium sistema eragileaz hornitu dute.