Bruce Springsteenen kontzertura eramango zaitugu!

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 17a, 16:25
Bruce Springsteenek kontzertua eskainiko du azaroaren 26an BECen. Hori ‘The Boss’ek Euskal Herrian ematen duen lehendabiziko kontzertua izango da, eta Aikor! aldizkariak sarrera bi lortu ditu. Sarrerok Aikor!lagunen artean zozketatuko ditugu, aldizkarian jarritako konfiantza eskertzeko. Sari zoragarria, zeuk eskuratu ahal duzuna! 100 txorierritar baino gehiago Aikor!lagunak dira Springsteenen kontzerturako sarrerak ez dira zozketatuko dugun opari bakarra. Joko didaktiko bat, liburu bat eta hiru CD ere banatuko ditugu zuen artean. Zozketak azaroaren 9an egingo ditugu eta irabazleei telefonoz jakinaraziko diegu suertatu zaien saria. Era berean, irabazleen izenak aikor.com webgunean argitaratuko ditugu. Aikor!lagun kanpaina martxan jarri dugunetik asko izan dira jaso ditugun atxikimenduak. Horrela, ehun txorierritar baino gehiago Aikor!lagun dira gaur egun. Horien artean kultura eta gizarte arlo ezberdinetako adiskideak daude: idazleak, kirolariak, politikariak, irakasleak… Eta nola ez, ZEU bezalako herritarrak. Zuon laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen Aikor! aldizkaria, txorierritarron aldizkaria, haraneko etxe guztietara ailegatzea. Are gehiago, zuon konpromisoa ezinbestekoa da Larrabetzun, Lezaman, Zamudion, Derion, Loiun, Sondikan eta Erandio Goikoan bizi garen euskaldunok lotzeko eta gure hizkuntza bultzatzen jarraitzeko. Orain gure txanda da! Laguntza eta atxikimendu horiek eskertu nahi dizkizuegu eta horretarako, hemendik aurrera Aikor!lagun kanpainarekin hiru zita nagusi izango dituzu urtean zehar. Oraingoan Bruce Springsteen ikustera eramango zaitugu eta opariak ere zozketatuko ditugu Aikor!lagunen artean. Hurrengoan? Batek daki! Musika, antzerkia, artea, kirola, literatura, gastronomia… Eskaintza zabala da. Beraz, adi egon!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).