Puzzleak eta ipuinak seme-alabentzat, musika ilobentzat, libururen bat bikotearentzat… Gabonetako opariak erostea ez da lan erraza, eta are gutxiago euskaraz oparitu nahi badugu. Izan ere, etxean ez dugu euskarazko produktuei buruzko informazio handirik jasotzen, eta liburudenden eta diskodenden eskaintzara jotzea baino beste erremediorik ez dugu izaten. Euskarazko produktuen katalogoak behar hori erraztea du helburu eta horretarako, euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak batu dituzte bertan. Katalogoak zortzi atal ditu: musika, informatika, bideo eta DVDak, liburuak, komikiak, joko eta jostailuak eta aldizkariak; eta produktuen gitxi-gora beherako salneurria eta nori dauden zuzenduta ere agertzen dira zehazturik. Liburuxka Txorierrin banatu da; hala ere, ez baduzu jaso, www.katalogoa.org helbidean kontsulta dezakezu. Gainera, produktuak Txorierriko liburudendetan topa ditzakezu. Eta izan ezean, eskatu eta handik egun gutxira ekarriko dizute.