Euskara gero eta gehiago zabaltzen ari da Interneten. Izan ere, PanImages irudi-bilatzaile eleaniztasuna euskaraz kontsulta daiteke dagoeneko. Orain arte bilaketak gure hizkuntzan egin ahal ziren, baina web gunea bera ezin zen euskaraz bisitatu. Gaur egun, ordea, klik bat egin eta dena agertuko zaigu gure hizkuntzan, Borja Ariztimuño itzultzailearen lanari esker.
Bilatzaile horrek Googlek eta Flickrek eskaintzen dituzten argazkien artean murgiltzeko aukera ematen du. Beraz, aurreko bietan bilatzen duenez, PanImages erabiliz gero irudi gehiago izango ditugu eskura.