Egun handia izan zen ekainaren 22a. Sondikoztarrek mende bi atzera egin, eta Isidro Madariaga eta Rufina Bidearen arteko ezkontza ospatu zuten. Euskal ezkontza Gorantzaileak dantza taldeak antolatu zuen San Joan jaietako egitarauaren barruan, eta ekitaldira herritar guztiak bildu ziren: alkatea eta emaztea, medikua, epailea, indianoa, lagunak, senideak, auzokideak, dantzariak, zanpantzarrak... baita Josune Ariztondo kultura diputatua ere. Ospakizun ederra izan zen, bai. Egun osoan hainbat ekitaldi antolatu zituzten ezkontzara joandako guztiak gozatzeko: herri bazkaria, erromeria eta berbena, esate baterako.