Bitxia da benetan Holandako enpresa batek ekoiztu dauen bonbillea. Kontsumo txikiko bonbillea da eta merkatuan dagozanek baino bizi ziklo luzeagoa dau. Ezaugarriok ez dira harritzekoak, baina bonbilla holandarrak ezohikoak diran beste onura batzuk be badakarz. Kea, hautsa eta polena kentzen ditu eta, ondorioz, alergiak ekiditen ditu eta airea garbitzen dau.