Onddoak, ura aurrezteko

Aikor aldizkaria 2009ko ots. 19a, 12:12

Thader Biotchnology enpresako ikerlariek onddoz egindako bio-ongarria sortu dabe. Ongarri hori erabilita, ura aurrezten ei da landareak eta laboreak ureztatzean. Zelan? Onddoen filamentuak landarearen sustraiak baino azkarrago hazten dira eta elikagai gehiago hartzen laguntzen deutsie. Ondorioz, azkarrago hazten da landarea. Ikerlariek prozesu honi jarraitu deutsoe: landareentzat onuragarriak diran onddoak hartu, biderkatu eta hareez kutsatu dabe landarea. Eta holan, landareek aukera gehiago eukiten ditue aurrera urteteko. Onddozko bio-ongarria baratze-landaretan erabili daiteke (zitrikoak, piperrak, letxugak...), baita ornamentazio- eta baso-landareetan be.