Apirilaren 24an eta 25ean nonick09 ekimena izango da Bilbon. Nazioarteko epaimahai batek Europako blog eta interneteko startup onenak aukeratu ditu bertan eta horrezaz gainera, sarerako bideoetan aditu garrantzitsuenak hartuko dute parte ekimenean. Adituok gai bi izango dituzte mintzagai: gizarte sareen audientziaren neurketa eta bideo-formatuko blogen bidez famatu bihurtu diren lagunak.
Nonick eitb.com-ek eta SPRIk antolatu dute, eta Alianzo enpresaren laguntza jaso du.