Segurtasuna, sare sozialetan

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 15a, 15:25

Sare sozialek gero eta oihartzun handiagoa dute interneteko erabiltzaileen artean. Lagunekin harremanetan egoteko balio dute, eta lagun berriak egiteko. Hala ere, sare horietan jartzen diren norberaren datuen segurtasunari buruzko eztabaida zabaldu da. Komunikazioaren Teknologiako Institutu Nazionalak eta Norberaren Datuak babesteko Espainiako Agentziak txosten bat argitaratu dute, zeinetan sare sozialen gaineko informazioa, arriskuak eta aholkuak batzen baitira. Txostena euskaraz ere egin dute eta helbide honetan kontsulta daiteke: www.inteco.es. Erabiltzaileei zuzendutako aholku batzuk hurrengo lerroetan dituzue. - Goitizena edo nick-a erabiltzea, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren segurtasuna zalantzan ez jartzeko. - Bideoak edo argazkiak euren perfiletan argitaratzeko orduan arreta berezia izateko, inguruko pertsonen pribatutasuna arriskuan ez jartzeko. - Sarearen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika irakurtzea. - Profila era egokian konfiguratzea, guztiz publikoa ez izateko. - Kontaktu moduan aldez aurretik ezagutzen diren pertsonak baino ez onartzea. - Norberaren datuak ez zabaltzea. - Erabiltzaileak 14 urte baino gutxiago baditu, gurasoen edo tutoreen baimena behar du. - Ordenagailua etxeko eremu komun batean egon behar da, eta interneten erabilerari buruzko arauak ezarri behar dira. - Guraso-kontrola eta plataformaren kontrol-tresnak aktibatzea, eta guraso edo tutoreen helbide elektronikoa kontakturako bigarren helbide moduan ezartzea. - Edukin-blokeatzailea era egokian instalatuta dagoela ziurtatu. - Adingabeen erabiltzaile-profila kontrolatzea, eta interneten ezagututako inorekin ez direla gelditu behar azaltzea. - Adingabeek euren izen osoa erabiltzen ez dutela ziurtatzea, eta euren adinerako gomendatuta dauden orrietara baino ez direla sartzen.