Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Juan landea Sondikako jaien eszenatokia izango da beste behin be. San Juan jaiak musikaz, gastronomiaz, kirolez eta jolasez jatorkuz.
Naia Landa eta Maialen Bilbao Sondikako jai-batzordeko kideek azaldu bezala, herritar guztiei zuzendutako egitaraua osatzen ahalegindu dira. Eta horretarako, aurreko urteetan antolatutako ekintzak hartu dabez oinarritzat: dantzen agerraldia, txapelketak, txakolinen dastaketea... Baina nobedadeak be sartu dira aurtengo egitarauan.
Umeak jaietako protagonistenetarikoak dira eta ohiko ekitaldiez aparte, apar-jaia antolatu da aurten eurei begira. “Era berean, gazteentzako ekintza gitxi egiten zirala ikusi dogu eta hutsune hori betetzeko asmoz, bike-trialaren erakustaldia izango da. Karaokea be bada beste nobedade batâ€.
Ohiturak berreskuratu be egin ditu jai-batzordeak. Antxina artzain-txakurren erakustaldia izaten zan jaietan, eta domekan ikuskizun horretaz barriro gozatzeko aukerea egongo da. Baina ardiak bildu beharrean antzarak gobernatu beharko dabez txakurrek oraingo honetan.
Parte-hartzea egunean zehar handia izan arren, gaua da lagun gehien biltzen dauen momentua. Horregaitik, sondikarren eta txorierritarren gustuko musika talde euskaldunak ekarriko dira: Sugan, Trikizio, Kauta eta Trikitake. “Horrezaz ganera, aukerea emongo jake herriko taldeei, eszenatokira igon eta euren musikea aurkeztu deiguenâ€.
Egan Berria errepikatuko dauen taldea da. Igaz eskaini eben saioa erabat arrakastatsua izan zan, eta aurten dantzen agerraldiaren ostean ekingo deutsie erromeriari. “Ahalik eta jente gehienak hartu daian parte saioanâ€. Beste alde batetik, eskolako Gurasoen Alkarteak urtero antolatzen dauen jaialdia martitzenera eroango da. “Ohiko jokoak berreskuratzen saiatuko dira: aulki-jokoa, arto bilketea...â€
Txupinazoa bariku iluntzean botako da; txupinazoa eta konfetiak. Handik aurrera, eta sei egunean zehar, jai giroa nagusi izango da Sondikan. “Jentetza etortzea gura dogu; eta pozik joan daitezala etxeraâ€. Dana dabe prest horretarako, landan euritik babesteko jarriko dan karpa erraldoia be bai.
Jai-egitarauaEkainak 19, barikua
18:00: Potxin eta Patxin pailazoak
19:00-22:00: Fanfarrea
20:00: Txupinazoa
21:00: Txahal-okelaren dastaketea
Tortilla txapelketea
23:30: Sugan + Trikizio + Dj
Ekainak 20, zapatua
11:30: Kalejira, Elaiak taldearen eskutik
12:30: Apar-jaia
13:00: Sagardo eta txakolinen dastaketea
16:00: “San Joan†Futbol 7 Txapelketa
18:00: Bigantxak
19:30: Dantzen agerraldia
23:00: Suak
23:30: Futbol 7 Txapelketaren sari-banaketea
Kontzertuak: Kauta + Trikitake + Dj
Ekainak 21, domeka
12:30: Kalejira, Elaiak taldearen eskutik
13:00: Artzain-txakurren erakustaldia
14:00: Sukalkia
16:00: Mus Txapelketea
18:00: Dantzen agerraldia
20:00: Berbena, Egan Berria taldearekin
Ekainak 22, astelehena
17:00-19:00: Haur parkea
19:00-21:00: Karaokea
22:30: Kontzertuak: Malos Ratos + Habemus Ratas + Hipo-hop
Ekainak 23, martitzena
Festa, Gurasoen Alkartearen eskutik
18:30: Bigantxak
19:00: Kalejira, Elaiak taldearekin
20:00: Bike-trialaren erakustaldia
23:00: San Joan sua
00:00: Orkestrea: Kresala
Ekainak 24, asteazkena
12:00-15:00: Fanfarrea
12:30: Mezea + aurresku
13:30: Iparraldeko jokoak
Kopaua, jubilatuentzat
20:00: Francisco Villar eta Real Gala bere mariachia
21:00: Petardo-sorta