Aikorrizketan: Olentzero buru handia

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 14:58

Testua: Juan Luis Goikoetxea / Irudia: Aritz Albaizar

- Egun on, Luki! - Halan esan beharko! - Zer pasetan jatzu Luki? - Gabonetan Olentzero izateko eskatu deustie, aurten bere. - Zelako txoiloa Luki! Ala ez dozu gura? - Nahi bai! - Orduan, non da arazoa? - Aitu, Txori, zugaz konfiantzea daukadanez, esan egingo deutsut: paretan naz plazan ume artean, eta herejiak esaten deustiez kantuz. Hasi orduko, buru handia. - Luki, entendimentuz jantzia be esaten deutsue. - Ez leku guztietan, Olaizola pelotarien herrian: buru handia, entendimentu gabia. Gero, buru handia eta tripontzia; baita zurruteroa be; jakina, begi gorria be bai eta urde tripontzia. Txori, faltau-faltau egiten deustie. Zer dala plaza erdian behin eta barriro entzutea: buru handi, zurrutero, tripandi. Nik uste dot, Olentzarori baino neuri egiten deustiela irain. - Luki, urten egizu depretik, umeak pozarren ibilten dira; euskal mitologiako pertsonaia bihurtzen zara… - Zentaile bat! Holako Olentzeroak gargantua txolindua dirudi - Esan egitea be! Andrea bere zeure eretxikoa dozu, Luki? - Gure Mari poz-pozik senar famosoagaz sartzen dala izara artean-eta. - Hi haz hi! Umeak poz-pozik, andrea zoriontsu… - Hara Txori, andreak gura bai Olentzeroren papela antzeztu daidan, baia… Gabon egunean, ekinean ibilten jat: Hamen gure Olentzero; handik 15 egunera hasten da: Hamen gure Olentzero buru handia, eta hasarratu ezkero: Hamen gure buru handia. Tira ba! Atzenean, bai ala ez? - Baietz ze, gure andreak badaroa hilabete -sukaldean berari tokatzen jakonean- morokila, taloa, odolosteak eta urdaia prestatzen. Potolotutea komeni jat, hurrean, Olentzeroren biribil itxurea hartu daidan. Hau tragedia Txori: buru handi, tripontzi, zurrutero, batzuk, eta emaztea nire gorputza koipez beteten. Agurrean, emoistazu mosutxu bat kontsolau naiten! - Baitte zereko zera be!