<b>Eskufonoa</b> Txorierrin, ez mugikorra!

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 26a, 09:14

Egilea: Juan Luis Goikoetxea Irudia: Aritz Albaizar

- Egun on, Txori! - Úrtebarri, Luki! - Nik halako potrokolorik ez dot ikasi, Txori! - Protokoloa esaten da Luki! - Ez, neska, potrokoloa da. - Bai zera! Hi haz izatekoa gizona! - Ba, erdaldun batek potrokoloaren ordez portukuloa be esaten dau. - Hoba whiskia barik betiko kafea hartu bahuan Luki. - Baleiteke, baina ez esan andreari eta seme-alabei gero! - Ez, Luki, gure pekatuak bion artean garbitakoak dira. - Ba, Txori, letretan doktorea –eta gorputzez dotorea!- zara, baina egia dinotsut, erdaldunek handiagoak be esaten deuriez: behin: Un pueblo que se llama De Río non dan -batek. Nik, Será Derío –erantzun neutsan. - Euskaldun askok be Luki, Dério eta Zamúdio esaten dabe, baina Derío, Zamudío -Derixo, Zamudixo- esan behar da ze, goranzko diptongoak izankeran, i bokala eta o banatu egiten dira Txorierrin. Holantxe: De-rí-o; Za-mu-dí-o. - Aiko barrabana! Hori be jakin gure Txorik! - Heuk be hik ekonomia ikasi huan Luki, ez? - Bai, atzerriratuta egon nintzanean, baina hango tituluak ez dau balio hemen. - Edozelan be, zuhurra bahaz hi Luki. - Lukia beti zuhurra, oilo lapurretarako baino ez bada be. - Ez, ez, zuhurra, akordaldi itzelak eukiten dituana. - Hori bai gero! Oraingo telefono mugikorrari be nik ESKUFONOA esango neuskio ze, tele + fonoa bada betikoa; hau, esku + fonoa. Polita ez? - Bai, ona Luki! - Badakizu Txori zer esan eustan Martin Orbe abadeak honeek trapazeria modernoak dirala-eta? Zera, abade lagun batek, asko kostata, ordenagailutik mezuak hartzen ikasi dauela, baina, ezin joño bialdu mezuok!; hartu bai, bialdu ez; hori ez dauela ikasi. - Harek esateko ez dozu hori handia. - Berak, gero, zelan egin barre, Txori! - Agur! - Ezin etorri banaz, eskufonoz deituko deutsut. (*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa