San Pedro eta Santa Luzia jaiek herritar guztiei zuzendutako ekitaldi sorta zabala ekarriko dabe ekainean. Datak eta lekua agendan apunteteko modukoak dira: ekainaren 23tik 30era bitartean, Loiun.
Jaiak ekainaren 26an ofizialki hasiko badira be, hilaren 23an San Juan gaua ospatuko dabe udaletxe atzeko zelaian. Su inguruan batu eta txokolatea eskainiko jake bertara azaltzen diranei. Motorrak berotzeko modu ezin hobea izango da, ziur asko.
Esan danez, ekainaren 26an hasierea emongo jake San Pedro eta Santa Luzia jaiei. Pregoia arratsaldeko 7:30ean irakurriko dabe eta handik aurrera bost egun izango doguz kultura, kirola eta dibertimenturako. Aurreko urteetan legez, Irtxan taldeak Pala Txapelketea antolatu dau eta egun horretan finalaurrekoak jokatuko dira. Ostean, berbenea egongo da Kresala taldeagaz.
Hurrengo eguna, zapatua, egun handia izango da loiuztarrentzat. “Loiuko jaiak†Paella Lehiaketea laugarren aldiz eta kalkuluen arabera, zelaian 78 koadrila inguru batuko dira. Koadrila gehienak herrikoak izan ohi dira eta, ondorioz, lehiaketan ia herritar guztiek parte hartuko dabela esan daiteke. Paellak eguerdiko ordu bietan aurkeztu beharko dira eta sariak arratsaldeko 7etan banatuko dabez. Umeek be zer egin eta zertaz gozau eukiko dabe zapatuan: goizean, pintura lehiaketea eta herri jolasak; eta arratsaldean, apar-jaia. Hor konpon taldeak kontzertua eskainiko dau gauean.
Patxiko, jaien protagonistea
Domekan, ordu txikietara arte ibilten ez diranentzat –eta gau-txorientzat be, jakina- kalejirea egongo da goizeko 10etan. Gainera, Zabaloetxe KE taldeak “Zabaloetxe-Loiu†lasterketea antolatu dau lehenengo aldiz. Probea Bizkaiko egutegian sartu dabe eta horrexegaitik, ekimenean korrikalari askok parte hartzea espero dabe. Arratsaldean, Pala Txapelketaren finalaurrekoak eta finala jokatuko dira. The fizientes eta Luhartz taldeek amaierea emongo deutsie egunari.
Astelehenean atsedenaldia hartu, eta indarrak martitzenari begira barrituko doguz. Ekainaren 29an, San Pedro izango da eta Pedro Guallarrek kontzertua eskainiko dau eleizan. Zabaloetxeko frontoian herriko nagusiei zuzendutako bazkaria egingo da, eta Taberna Ibiltariak ondoen egiten dakiena egingo dau tabernarik taberna: euskal kantak abestu eta herriko kaleak girotu. Gauean berbenea egongo da Egan taldeagaz.
Eguaztenean, Santa Luzia egunean, agur esan beharko deutsagu Patxiko herriko maskota eta jaien protagonisteari. Baina aurretik hainbat ekimen izango dogu Loiun. Horrela, Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejo musikariek organu eta klarinete kontzertua emongo dabe eleizan. Arratsaldean umeei zuzendutako ekintzaren bat antolatuko da eta gau-dantzea be egongo da.
Ekainaren 23an, eguaztenean
21:00: San Juan sua eta txokolatea, udaletxe atzeko zelaian.
Ekainaren 25ean, barikuan
19:00: Kalejirea.
19:30: Pregoia irakurtzea.
20:00: Sardina-jana.
Pala Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa, Irtxan taldearen eskutik.
21:00: Pala Txapelketaren bigarren finalaurrekoa, Irtxan taldearen eskutik.
23:00: Berbena, Kresala taldeagaz.
03:00: Diskotekea.
Ekainaren 26an, zapatuan
10:00: Kalejirea.
“Loiuko jaiak†VI. Paella Lehiaketea.
11:00: Pintura Lehiaketea, umeentzat.
12:00: Herri-jolasak, umeentzat.
14:00: Paellak aurkeztea.
16:00: Apar-jaia.
17:00: Paella Lehiaketaren sariak banatzea.
23:00: Kontzertua: Hor konpon.
Diskotekea.
Ekainaren 27an, domekan
10:00: Kalejirea.
11:00: Mezea.
“Zabaloetxe-Loiu†I. Lasterketea, Zabaloetxe KE taldeak antolatua.
11:30: Soka-tirea.
18:30: Dantzen agerraldia.
Pala Txapelketaren 3. eta 4. postuak, Irtxan taldearen eskutik.
19:30: Pala Txapelketaren finala, Irtxan taldearen eskutik.
20.30: Kontzertua: The fizientes.
21:30: Berbenea: Luhartz.
Ekainaren 29an, martitzenean (San Pedro)
11:00: Kalejirea.
12:30: Mezea eta kontzertua. Azken hau Pedro Guallarren eskutik.
Aurreskua, meza ostean.
14:30: Nagusientzako bazkaria, Zabaloetxeko frontoian.
18:30: Betizu diskofestea.
20:00: Taberna Ibiltaria.
22:00: Berbenea: Egan.
Ekainaren 30ean, eguaztenean (Santa Luzia)
11:00: Kalejirea.
12:30: Mezea. Organu eta klarinete kontzertua, Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejoren eskutik.
Aurreskua, meza ostean.
18:00: Umeentzako ekintza.
20:00: Patxikori agur esatea.
20:30: Gau-dantzea.