Adarra jotzeko makina

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 15:48

Aikorrizketan: Juan Luis Goikoetxea / Irudia: Aritz Albaizar

–Egun on Zipiri! –Egun on Luki! –Non jagok gure Txori ba? –Umeak eskolako autobusera eroaten. –Noz joan dok ba? –Ez dok denpora handirik alde egin dauela. Itzuliko dok hurrean. –Hortxe jatork! –Egun on gizonok! –Ondo etorri neskato! Zer hartuten dona? –Nik kafea! –Hik be bai Luki? –Ez, niri akeita! –Hara gaur be katua eta txakurra lez. –Katua soinulari, sagua dantzari. –Bai Luki hi dantzari ona, baina beti be, asto joan eta gaur mando etorri! –Esan leikio, Txori, zozoak beleari “ipurbeltz”. –Bada esakera bat, Luki, dinona: Ez ipini lukia oilo jagoten! –Baita beste bat be, Txori, zu lako begetarianoentzat: Ez ipini ahuntza aza zain! –Horreek zozokeriak dozak Luki! –Ba, hireak txakur-ametsak Txori. –Lehen be esan deutsuet txakurra eta katua dirudizuela. –Egiten jok Zipiri, katuak miau eta txakurrak lodiau. –Ni, Txori, Lukia nazen ezkero, ezin izan naiteke txoriburu. –Ondarroan, Luki, pertsona artaburuari atunburu esaten jeutsiek. –Txori, hasarreagaz oilo narrua parau jatana! –Hobeto dok adarrak urtetea baino. –Dana dala, Txori, gurago jonat zezenari adarretatik oratu eta gaurko sokatira hau amaitu. –Arranopola Luki! krokodilo negarrak orain? Artean gangarra tente eduki dok ba! –Ene badatxue! Txolea be atara eidak Zipiri, ea nasaitzen nazan. –Alkoholagaz tronpea koiuko dok Luki! –Bai, katu erdi koiuko dok Luki; tira, katu erdi edo luki erdi. –Luki, Txori, zertarako zabiltzie egunero holan? Gure aittita zanak esaten eban: “Adarra jotzeko makina Astigarragan zegok”. –Ai Zipiri! Etxean andrea nagusi; tabernan Txorik irabazi; holan luzaro ezin naiteke bizi! –Agur!!! –Adio!