Talde zabal bati zuzendutako mezu elektronikonak hartzaileen helbideak ezkutatu barik agintzea oso hedatuta dagoen ohitura da. Baina ohitura hori garesti ordain daiteke. Nahi gabeko jasotzaileek mezuak hala agintzeagatik salatu dituzte enpresak eta partikularrak. Eta Datu Pertsonalen Babeserako Agentziak 601 euroko isuna ezarri die.
Internauta askok ez dakite praktika hori legez kanpokoa dela, eta Norberaren Datuen Babesari buruzko Legearen 10. artikulua urratzen duela. Baina legearen ezjakintasunak ez du haren betebeharretik salbuesten. Aipatutako artikuluak horrela dio: “Fitxategiaren arduraduna eta norberaren datuen tratamenduaren edozein fasetan esku-hartzea dutenak datuok babestera daude behartuta, eta sekretu profesionala gordetzeraâ€. Helbide elektronikoen talde bat fitxategi bat da, eta horren arduradunak sortzailea zein erabiltzailea dira.
Legea ez betetzea 601 eurotik 60.101 eurora bitarteko isunarekin dago zigortuta. Dagoeneko, Datuen Babeserako Agentziak 601 euroko isuna ezarri die enpresa eta partikular batzuei, mezu kolektiboak hartzaileen helbide elektronikoak agerian daudela agintzeagatik.
Saihesteko erraza
Arau-urratzea eta horrek ekar dezaken isuna saihestea oso erraza da. Eta bide batez, besteen pribatutasuna errespetatzeaz gainera, zabor-postak zabaltzea ere saihesten dugu.
Posta elektronikoko programa batzuek, helbide-taldeak sortzen direnean, aukera hau ematen dute: helbideak automatikoki ezkutatzea, hartzaileek mezua jasotzen dutenean. Kasu hauetan nahikoa da “Nori†eremuan taldearen izena idaztearekin.
Aukera hori ez duten programetan, berriz, horrela egin behar da:
-“Nori†eremuan, mezuaren igorlearen helbidea idatzi.
-“CC†eremuan, ezer ez,
-“CCO†eremuan, mezua jasoko duten helbideen zerrenda, edo aldez aurretik helbideen libretan sortutako helbide-taldearen izena.
Mezuaren hartzaileek helbide bakarra ikusiko dute: bidaltzailearena.
Mezua sortzen dugunean, “CCO†eremua agertzen ez bada, aukera batzuk ditugu: “Nori†edo “CC†leihatiletan klik egin eta hiru eremuak dituen leihoa zabalduko da; edo “Ikusi†menura joan eta “izenburu guztiak†aukera aktibatu. “CCO†eremua berehala agertuko da, eta hortik aurrera mezu berriak sortzen direnean ere bai.