Santiago, Santa Ana, San Inazio eta San Esteban. Aldekoneko lagunak jai giroan eta santu artean murgilduta ibiliko dira uztailaren 24tik abuztuaren 3ra bitartean.
Aldekoneko jaiak uztailaren 24an hasiko dira. Egun horretarako, txitxi-burruntzia eta hip-hop kontzertua antolatu dira. Hurrengo egunean, Santiago ez eze Euskeraren Eguna be ospatuko dabe Derioko auzoan. Besteak beste, kalejirea, dantzen agerraldia eta Mus eta Tortilla Txapelketak egongo dira egun osoan. Azken horri jagokonez, hiru sari nagusi banatuko dirala aitatu leike: 1. saria, garaikurra eta 60 euro; 2. saria, garaikurra eta 40 euro; eta 3. saria: garaikurra eta 20 euro. Erdizka Lauetan taldeak emongo deutso amaia egunari.
Eta astelehenean, barriro hastera. Santa Ana izango da eta jai batzordeak sukalki eta txokolate dastatzeak antolatuko ditu. Era berean, kalejirea eta pailazoak izango dira. Uztailaren 30ean, barikuan, ezin izango dogu mozorroa etxean ahaztu. Gaueko 9etatik aurrera mozorroek auzoa hartuko dabe, eta sariak be izango dira. Ostean, berbenea egingo da Trakets taldearen eskutik.
Zapatuan, San Inazio egunean, auzotarrentzat eta hara joandakoentzat hainbat ekitaldi izango doguz. Eguna goiz-goiz hasiko da. Garari taldeagaz urtengo dogu kalejiran, eta eguerdian nazinoarteko folklorearen erakustaldiaz gozatzeko aukerea izango dogu. Horrezaz ganera, Buztan Txapelketea egingo da eta kasu honetan be hiru sari banatuko ditue: 1. saria, garaikurra eta 100 euro; 2. saria, garaikurra eta 70 euro; eta 3. saria, garaikurra eta 20 euro. Arrastian, idi-probak egingo dira; eta gauean, berbenea, Bizargorri taldeagaz.
Abuztuaren 3an San Esteban izango da eta egun horretan agur esango deutsegu Aldekoneko jaiei. Halanda be, ekitaldi sorta zabala izango dogu egun osoan; batez be txapelketak. Holan, bada, sukalki, mus, briska eta ugelaxo-toka txapelketak egingo dira. Sukalki Txapelketeak 150 euro banatuko ditu saritan: garaikurra eta 70 euro, irabazlearentzat; garaikurra eta 50 euro, bigarren lotzen danarentzat; eta garaikurra eta 30 euro, hirugarrenarentzat. Tolin Mariachiak Mexikoko doinuak ekarriko deuskuz iluntzean.
Uztailaren 24an, zapatuan
19:00: Txupinazoa.
21:00: Txitxi-burruntzia.
22:30: Hip-hop kontzertua.
Uztailaren 25ean, domekan. Santiago (Euskeraren Eguna)
11:00: Kalejirea, Garari taldeagaz.
12:00: Mezea.
13:00: Dantzen agerraldia.
16:30: Mus Txapelketea.
18:00: Apar-jaia.
19:00: Tortilla Txapelketea.
20:30: Tortilla Txapelketearen sariak banatzea.
21:00: Erromeria, Erdizka Lauetan taldeagaz.
Uztailaren 26an, astelehenean. Santa Ana
11:00: Kalejirea, Garari taldeagaz.
12:00: Mezea.
13:00: Sukalkia dastatzea.
18:00: Pailazoak.
20:00: Txokolatea dastatzea.
Uztailaren 30ean, barikuan
20:00: Kalejirea, Garari taldeagaz.
21:00: Mozorroen kalejirea, Aldekonetik.
21:30: Kalejirea, eleizearen plazan.
22:30: Mozorro Txapelketearen sariak banatzea, ume eta nagusientzat.
23:00: Berbenea, Trakets taldeagaz.
Uztailaren 31n, zapatuan. San Inazio
11:00: Kalejirea, Garari taldeagaz.
12:00: Mezea eta kopaua, nagusientzat.
13:00: Nazinoarteko folklorearen erakustaldia.
14:30: Buztan Txapelketea.
15:30: Buztan Txapelketearen sariak banatzea.
19:00: Idi probak.
23:00: Berbenea, Bizargorri taldeagaz.
Abuztuaren 3an, martitzenean. San Esteban
12:00: Mezea eta kopaua.
14:30: Sukalki Txapelketea.
16:30: Mus eta Briska Txapelketak.
18:00: Ugelaxo-toka Txapelketea.
20:00: Mus eta Briska Txapelketen sariak banatzea.
20:30: Txitxi-burruntzia, Tolin mariachiak girotua.