Testua eta argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti / atomikastudio.com / facebook.com/atomikastudio
Kafe ordua da, eta Paquita eta Pepi López López elkarri begira daude. Hirurogeiko hamarkadan heldu ziren Bilbora, Alcalá de la Realetik (Jaen), eta Boluetan urte batzuk igaro ostean, 1966an, “etxe orratzean” kokatu ziren ahizpa biak. “Problemarik gabe ohitu ginen bertako bizitzara, Txorierriko jendea zoragarria baita”, dio Pepik. Hirurogeita hamabost eta 87 urteko andreak elkarri lagunduz bizi dira eraikineko solairurik gorenean. Hegazkinen burrunbara ohitu dira eta hori gauza ona ez den arren, ez lukete euren bizimodua sekula ezergatik aldatuko.